Gizartea -

Opozioaren botoekin

Kongresuak PPren LGTBI proposamena ezetsi du, kolektiboarentzat 'iraingarria' delako

Diputatuek Ekai, otsailaren 15ean bere buruaz beste egin zuen nerabe transexuala, izan dute gogoan euren hitzaldietan.

Teresa Jorda ERCko diputatuak Ekairen argazki bat erakutsi du bere hitzaldian. EFE
Teresa Jorda ERCko diputatuak Ekairen argazki bat erakutsi du. EFE
Teresa Jorda ERCko diputatuak Ekairen argazki bat erakutsi du bere hitzaldian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak Unidos Podemosen LGTBI legearen aurrean aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota du gaur Kongresuak, oposizioarekin botoekin. Popularren proposamena "hutsala" eta kolektiboarentzat "iraingarria" dela uste dute taldeek, bereziki Ekai bezalako biktimentzat. Hain justu, diputatuek euren hitzaldiak baliatu dituzte otsailaren 15ean bere buruaz beste egin zuen nerabe transexuala gogoan hartzeko.

Oposizioko taldeek osoko zuzenketa erretiratzeko eta zuzenketa partzialak aurkezteko eskatu diote PPri, baina halakorik egin ez duenez, bozketa bidez baztertu dute (207 kontrako boto, eta aldeko 131).

Hala, Alderdi Popularra bakarrik geratu da bere testuaren defentsan. Marta Gonzalez PPko diputatuak hitz gogorrak izan ditu Unidos Podemosentzat, horren legeak "gutxi batzuen askatasuna" bakarrik defendatzen duelako. PPren ustez, alderdi morearen proposamena "burugabea, eskasa eta presaz egindakoa da".

Oso bestelakoa izan da Sofia Castañon Unidos Podemoseko diputatuaren irakurketa. Horren esanetan, PPren proposamena orokortasunez josita dago, eta euren genero ideologia ezkutatzen du, "gure gorputzen eta desioen errealitatea" errespetatu gabe. Castañonek transexualen aldeko aldarria zuen elastiko eraman du jantzita, erdiak emakume baten titia erakusten zuen, eta beste erdiak, gizonezko baten bularra.

 

 

"LGTBI kolektiboaren aurrerapenak zapuzten jarraitzen du Alderdi Popularrak", salatu du Maria Dolores Galovart PSOEko diputatuak. Horren esanetan, PPren proposamena "erretorika hutsa da, ezer esaten ez duten hitz potoloez josia".

Patricia Reyes Ciudadanoseko diputatuak uste du PPren testua "labur, oso labur" geratu dela. "Ez du berrikuntzarik ekarri, eta ez du guztion eskubideak bermatzeko neurririk", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Albisteak Alderdi Sozialista PP Alderdi politikoak Ciudadanos Homofobia mapa LGTBI+ albisteak