Gizartea -

Hirugarren hildakoa astebetean

Etxegabe bat hilik topatu dute Biarritzen

Ikerketaren lehen zantzuen arabera, hotzak eragindako osasun egoeraren okertze orokor baten ondorioz hil da etxegabea. Poliziaren esanetan, hazteria zuen.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hilik aurkitu dute gaur 13:00ak aldera, Biarritzen (Lapurdi), Mediabask atariak aurreratu duenez. 42 urteko gizonaren gorpua Bellevue lurpeko aparkalekuan topatu dute.

Ikerketaren lehen zantzuen arabera, Biarritzeko etxegabea goizeko 11:00ak aldera zendu da, hotzak eragindako osasun egoeraren okertze orokor baten ondorioz, Berria-k jakitera eman duenez. Poliziaren esanetan, hazteria zuen.

Joan den abenduan, Biarritzeko Gilles etxean hartu zuen babes -larrialdietarako babes aterpea da-, baina ez zuen bertan gelditu nahi izan. Orduz geroztik kalean bizi zen.

Astebetean, Lapurdin hilda aurkitu duten hirugarren etxegabea da. Herenegun, kalean bizi zen gizonezko bat aurkitu zuten hilda Bokalen, eta iragan ostegunean beste bat agertu zen hilik Baionan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Biarritz argazkiak Gizartea Eguneko albisteak