Gizartea -

Mobile World Congress

Bost zauritu eta atxilotu bat Bartzelonan erregearen bisitaren aurkako protestan

Kataluniako Musika Jauregira hurbiltzen saiatu dira manifestariak. Orduan Esquadra Mossoek aurre egin diete, eta bost pertsona arin zauritu dira.

Tentsioz beteriko uneak manifestarien eta Esquadra Mossoen artean Bartzelonan. Argazkia: EFE
Tentsioz beteriko uneak manifestarien eta Esquadra Mossoen artean Bartzelonan. Argazkia: EFE
Tentsioz beteriko uneak manifestarien eta Esquadra Mossoen artean Bartzelonan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laietana Kaleko zonaldean eta Kataluniako Musika Jauregiaren hurbileko kaleetan tentsio-uneak bizi dira igande arrattsalde honetan Bartzelonan, MWC azokaren harira,  Espainiako erregeak egindako bisita dela eta.

Horren aurka protestatzeko hainbat manifestari bildu dira, eta Musika Jauregira hurbiltzen saiatu, baina Esquadra Mossoek aurre egin diete. Karga txiki horren ondorioz, bost lagun arin zauritu dira, eta pertsona bat atxilotu dute, agenteei eraso egin izana egotzita.

"Errepublika defendatzeko batzordeek" deitu dituzte protestak. Bertan bildutakoek lapikoak eta txistuak eraman dituzte, zarata ateratzeko asmoz, eta hainbat lelo oihukatu dituzte: "Ez daukagu beldurrik", "Errepublika gara", "Okupazio-indarrak kanpora".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa Protestak gaur