Gizartea -

Zierbenan

Migratzaileen kanpalekua hustu dute Bilboko Portuan

Bertan zeuden gazte guztiak idenfitikatu dituzte eta gutxienez zazpi lagun atxilotu dituzte.

Zierbanako migratzaileen kanpalekua hustu dute. Argazkia: EiTB
Zierbanako migratzaileen kanpalekua hustu dute. Argazkia: EiTB
Zierbenako Migratzaileen kanpalekua hustu dute

1:48

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuko Agintaritzak eta Espainiako Poliziak Zierbenako migratzaileen kanpalekua hustu dute.

Bertan zeuden gazte guztiak idenfitikatu dituzte eta gutxienez zazpi lagun atxilotu diztuzte, ETBk jakina ahal izan duenez.

Portu Agintaritzaren arabera, kanpalekutik joateko "gonbita" luzatu diete migratzaileei, asentamendu hori "legez kanpokoa" dela eta "segurtasun arrazoiak" argudiatuta.

Horrez gain, kanpalekuan "garbitasun eta higiene arazoak" antzeman dituztela eta horrek "migratzaileen osasuna arriskuan" jartzen duela esan du Portuko Agintaritzak.

Aurrerantzean, Bilboko Portuko instalazioetan kanpaleku gehiago jarriko balituzte, horiek ere jendez hustuko dituztela azpimarratu du Portu Agintaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Erresuma Batua argazkiak Bilboko Portua argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Abanto Zierbena