Gizartea -

Gasteiz

600.000 euro bildu dituzte, Gasteizko Udaltzaingoaren zorroztasun greba dela eta

Udalak iragarri du bideko segurtasuna hobetzeko plan bat egiteko erabiliko duela diru hori.

Bi udaltzain Gasteizen. Artxiboko argazkia: EiTB
Bi udaltzain Gasteizen. Artxiboko argazkia: EiTB
Bi udaltzain Gasteizen. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, 600.000 euro inguru bildu dituzte isunetan, 2017ko azaroa eta 2018ko otsaila bitartean Udaltzaingoak egin zuen zorroztasun greba dela eta.

2017ko urriaren 31n hasi zuten zorroztasun greba, Udaltzaingoaren eta Udalaren artean sortu zen lan-gatazkaren harira. Joan den otsaila bukaeran lortu zuten bi aldeek akordioa eta langileek protestak amaitu zituzten.

Gorka Urtaran alkateak iragarri du isun horien ondorioz bildutako 600.000 euroak hiriaren bideko segurtasun hobetzeko plan bat egiteko erabiliko dutela. Ildo horretan, oinezkoen pasabide berriak egingo dituztela erantsi du.

Zorroztasun greba dela eta Udalak sei udaltzaini irekitako espedienteen harira, Urtaranek esan du oraindik informazio batzen ari direla eta datozen asteetan erabakiko dutela izapideekin nola jarraitu.

Bi aldeek adostuta, 23 lanpostuko lan-deialdi publikoa egingo dute eta aurrekontua handituko dute oinarrizko hamabi agente gehiago izateko. Hamabi plaza horiei egun hutsik dauden hamaika gehituko dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Grebak gaur Gasteiz albisteak