Ekonomia -

Lan-gatazka

Gasteizko Udalak zerbitzua berrantolatzea eskaini dio Udaltzaingoari

Era berean, Lan Eskaintza Publiko berria hitzeman du 2018rako, eta atea ireki dio lan-poltsa moduko bat osatzeari.

Gasteizko udaltzaina. Argazkia: EITB
Gasteizko udaltzaina. Argazkia: EITB
Gasteizko udaltzaina. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak atea ireki dio langile kopurua indartzeko araudia adosteari eta Udaltzaingoko langileak berrantolatzeko prozesuari, lan kargagatik eta bajengatik sortutako lan-gatazka amaitzeko asmoz.

Carlos Zapatero zinegotziaren ardurapean dauden Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasuna sailetako ordezkariak sindikatuekin elkartu dira gaur goizean, Agirrelandako komisaldegian, agenteen lan-baldintzak hobetzeko proposamenak mahai gainean.

Udalak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, bilera "normaltasunez eta bi alderdien jarrera eraikitzailearekin" egin dute. Izan ere, urriaren 31n "zorroztasun greba" hasi zenetik giroa nahiko nahasia zen.

Horren harira, gogoratu behar da Gorka Urtaran (EAJ) alkateak espedientea ireki ziela isun gehien jarri dituzten sei agenteei, 15 egunean 3.300 isun jaso ostean.

"Udaltzaingoaren zerbitzua berregituratzeko eta berrantolatzeko eztabaida abian jartzeko" aukera ere jarri dute mahai gainean, eta atea ireki diote lan-poltsa moduko bat osatzeari.

Era berean, 2018an beste Lan Eskaintza Publiko bat egitea ere hitzeman du Udalak, "lan karga murrizte aldera", prentsa-oharrean azaldu dutenez.

Udalak 24 orduko epean proposamen horiek txosten batean sakon aztertuta idazteko eta sindikatuei helarazteko konpromisoa hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Grebak EAE albisteak Lana albisteak Ekonomia Gasteiz Lan gatazkak