Gizartea -

Genero indarkeria

Emakume bat jo eta etxean atxiki dute Bilbon

Matiko auzoan gertatu da. Bizilagunek garrasiak entzun zituzten eta abisu eman zioten Ertzaintzari. Berataratu ziren agenteek emakumea kolpatuta eta ahoan zauria zuela aurkitu zuten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek indarkeriazko eraso bat jasan zuen aurreko larubatean Bilboko etxebizitza batean. Erasotzaileak, 38 urteko gizonezko batek, pisukide zuen emakumeari eraso egin eta lesioak eragin zizkion. Gainera, erasoaren ondoren, ez zion utzi etxetik irteten. Ertzaintzak atxilotu egin zuen.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, larunbateko 18:15 aldera, bizilagun batzuen deia jaso zuten, etxebizitza batean eztabaida gogor bat gertatzen ari zela salatuz. Matiko auzoan gelak alokatzen dituen etxebizitza berean bizi dira biak.

Bertaratu ziren agenteek atearen beste aldean emakume baten oihuak eta negarrak entzun zituzten eta ertzaina gisa identifikatu ostean, atea irekitzeko eskatu zioten.

Atea ireki zienean, emakumeak aurpegian kolpeak zituela ikusi zuten eta ahotik odola zeriola. Hori dela eta, anbulantzia bati deitu zioten.

Biktimak ertzaintzari kontatu zionez, elkarbizitza arazoengatik eztabaidan hasi ziren eta gizonak eraso egin zion, ukabilkadak emanez aupegian. Etxetik ihes egiten saiatu zela, baina gizonak heldu eta galarazi egin ziola esan zien.

Etxean bertan, gela batean topatu zuten ustezko erasotzailea eta atxilotu egin zuten. Emakumea, berriz, tokian bertan sendatu zuten anbulantziako langileek.

Gaur goizean epailearen aurretik igaro da atxilotua.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Indarkeria matxista gaur Delituak bideoak Gaurko azken ordukoa