Gizartea -

Arabako jaiak

Joselu Anaiak taldeko kideak izango dira Arabako jaietako pregoilariak

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak esan du talde arabarra 1978an jaio zenetik "festekin lotuta" egon dela beti.

Joselu Anaiak taldearen kontzertu bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Joselu Anaiak taldearen kontzertu bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Joselu Anaiak taldearen kontzertu bat. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria jaietako pregoilariak Joselu Anaiak taldeko kideak izango direla jakinarazi du Arabako Foru Aldundiak.

Talde arabarraren 40 urteko ibilbide musikala eta urte horietan guztietan Arabako herrietako jai guztietan aritu izana goraipatu nahi izan dute erabaki honekin.

Ildo horretan, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak esan du Joselu Anaiak taldea 1978an jaio zenetik "festekin lotuta" egon dela beti. "Orduz geroztik Euskadin ospatu diren jai guztietan izan dira", erantsi du.

Hori dela eta, Javier, Andoni, Felix, Jesus eta Joselu Ruiz de Gordoa anaiek irakurriko dute aurtengo jaietako pregoia, Estibaliz Ruiz de Azua iazko pregoilariaren lekukoa hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Araba San Prudentzio bideoak Gaurko azken ordukoa Jaiak