Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Arartekoa eta Emakumeen Nazioarteko Eguna Euskadin, 2018ko martxoaren 8a

Gizartea

Martxoaren 8a

Soldata-arrakala desagerrarazteko erakundeen inplikazioa eskatu du Arartekoak

agentziak | erredakzioa

2018/03/07

Arartekoaren ustez, "bereziki onartezina" da gizonen eta emakumeen artean oraindik dagoen soldata-arrakala.

  • Emakume baten silueta semaforo batean. Argazkia: EFE.

    Emakume baten silueta semaforo batean. Argazkia: EFE.

    Emakume baten silueta semaforo batean. Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Bidali

Manuel Lezertua Arartekoak euskal botere publiko guztiei eskatzen die eraginkortasunez eta erabakitasunez esku har dezatela soldata eta pentsioen arteko desberdintasuna zenbaterainokoa den aztertzen eta kalkulatzen, baita beste lan-baldintza batzuk izateko orduan dagoena ere, eta, aldi berean, zehaztu ditzatela desberdintasun horien zergatiak.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Arartekoak agiri instituzionala zabaldu du. Horren harira, Arartekoak atseginez gogoan hartu du ezin ukatuzko aurrerapenak lortu direla gizonen eta emakumeen arteko eskubide berdintasunaren arloan.

Aldi berean, biziki gaitzetsi ditu gizonen eta emakumeen artean oraindik bizirik dirauten benetako desberdintasun adierazpen ugariak. Begi-bistakoa da orain arte egin diren ahaleginak ez direla nahikoa izan generoagatik bereizkeriarik egingo ez den mundutik oraindik banatzen gaituen bide luzea ibiltzeko.

Arartekoaren ustez arreta berezia merezi du lan-eremuak; izan ere, bereziki onartezina da Europako herrialde gehienetan gizonen eta emakumeen artean oraindik dagoen soldata-arrakala.

Gainera, emakumeek zailtasun handiagoak aurkitzen dituzte lan-merkatuan jarraikitasunez eta guztiz sartuta egoteko, gehienbat beste pertsona batzuk zaindu ohi dituztelako, tradizioz. Horregatik, erretiroa hartu ondoren, gizonak baino askoz egoera ekonomiko okerragoan egoten dira.

"Emakumeek langabezia-tasa handiagoak nozitzen dituzte, eta oraindik aurre egin behar diote lanpostu jakin batzuk lortzeko edo lanbide-karrera koherenteak egin ahal izateko. Horrez gain, lana eta familia bateragarri egiteko trabek nagusiki emakumeengan dute eragina, gaur

Horretarako, ezinbestekoa da lan-merkatuan eta egitura ekonomiko osoan genero ikuspegia barneratzea.

"Euskadin helburu hori erdiesteko ekintza positiboak sustatu behar dira desberdintasun horiek gainditzeko, ez bakarrik administrazio publikoen eremuan, baizik eta baita ere lan-eremu pribatuan", gaineratu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena