Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2018ko martxoaren 8ko grebaren balorazioa: Mugimendu feministaren irakurketa

Gizartea

greba feministaren balorazioa

Mugimendu feminista: 'M8ko indar erakustaldia bide luze baten abiapuntua da'

Eider Garaikoetxea | EiTB.EUS

2018/03/09

Itziar Gandarias mugimendu feministako kideak greba historikoaren biharamunean nabarmendu duenez, 'orain diskurtso hutsaletik gauza konkretuetara igarotzeko unea da'.

  • Emakume batzuk atzoko Donostiako elkarretaratzean. EFE

    Emakume batzuk atzoko Donostiako elkarretaratzean. EFE

    Emakume batzuk atzoko Donostiako elkarretaratzean. EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

"Mugarri", "inflexio puntu", "indar erakustaldi" bezalako hitzak izan ditu ahotan mugimendu feministak martxoaren 8ko greba "historikoa" deskribatzeko. Dataz harago, ostegun honetan Euskal Herriko kaleetan egindako "indar erakustaldia bide luze baten abiapuntua" dela azpimarratu du Itziar Gandarias Euskal Herriko mugimendu feministako kideak.

ETBn egin dioten elkarrizketa batean nabarmendu duenez, "oso pozik" daude Euskal Herriko "hiriburuetan, baina batez ere herrietan" martxoaren 8an ikusitakoarekin. "Deszentralizazioa" aipatu du Gandariasek greba honen lorpen gisa, izan ere, "Euskal Herriko txoko guztietan izan dira asanbladak. Jendea parte sentitu da".

"Feminismoaren baitan aniztasun handia dago, baina hori beti hartu dugu ontzat. Adin, ideologia politiko, jatorri eta klase ezberdinetako emakumeak kalera atera ginen atzo", azpimarratu du Gandariasek. Hori da, horren hitzetan, mugimendu feministak greba honi egindako ekarpen garrantzitsuenetakoa: "Gauzak nola egin ditugun".

Gandariasen esanetan, "inoiz ikusi gabeko mobilizazioa" izan zen martxoaren 8koa, baina "atzokoarekin ez da bukatu, bide luze baten abiapuntua da indar erakustaldia", erantsi du.

Etorkizunera begira dituzten erronkei buruz galdetuta, proposamen asko dituztela azaldu du mugimendu feministako kideak. "Diskurtso hutsaletatik atera eta gauzak konkretuak egiteko garaia da orain", erantsi du, eta horretarako "dirua" behar dela erantsi. Hain justu, M8ko mobilizazioak "borrokan jarraitzeko" eta berdintasun planak gauzatzeko "presio" egiteko indarrak eman dizkiela esan du Gandariasek.

Bilgune Feminista: "Salto kualitatiboa eman dugu"

Antzeko balorazio eta azpimarrak egin ditu Saioa Iraola Bilgune Feministako kideak ere. M8ko grebarekin "salto kualitatiboa eman" dutela uste du Iraolak. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean nabarmendu duenez, "oraindik zenbaketa ofizialik egin ez badute ere, mobilizazioetan, guztira 200.000 lagunetik gora batu zirela aurreratu du.

Iraolaren esanetan, "emakumeek kaleak hartu zituzten, eta ez bakarrik hirietan, herrietan ere bai. Hori zen erronka handiena". Horren adibide, Araitz bailaran (Nafarroa) izandako mobilizazioa aipatu du, "sekula M8ko mobilizaziorik izan ez den lekuan, 100 emakume bildu ziren".

Erronkak aipatuta, Iraolak esan du orain "ardura politikoan jarraitzea" tokatzen zaiola mugimendu feministari, "erakundeei exijituz".

MARTXOAK8 BILBO EFE2

Hamarnaka mila emakume bildu ziren goizean Bilboko udaletxearen aurrean. Argazkia: EFE

Emakundek zorionak eman dizkie antolatzaileei

Erakundeen aldetik, zorion mezua bidali nahi izan die Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak mugimendu feministako kideei "egindako lanarengatik eta hainbeste emakume biltzeko proposamen bat egiteagatik". Landaidaren hitzetan, "historikoa" izan zen martxoaren 8a, "inflexio puntu bat".

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, berdintasuna "ikasi egiten da, eta gaztenei irakatsi egin behar zaie". Hori horrela, Emakundeko buruak uste du osteguneko grebak lagunduko duela feminismoaren aldeko "pedagogia" egiten.

"Emakume askok parte hartu zuten atzoko mobilizazioetan, eta uste dut horrek lagunduko duela pedagogia egiten", esan du Landaidak.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena