Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Euskal Herriko Mugimendu Feminista, balorazia: M8a, erabateko arrakasta

Gizartea

Balorazioa

Euskal Herriko Mugimendu Feminista: M8ko mobilizazioak erabateko arrakasta izan zuen

agentziak | erredakzioa

2018/03/13

Mugimenduak egindako kalkuluen arabera, 230.000 emakume irten ziren kalera "Euskal Herrian, hiriburuetan mobilizazio jendetsuak eginez".

  • Bilbon egindako elkarretaratzeetako baten argazkia. Iturria: EFE

    Bilbon egindako elkarretaratzeetako baten argazkia. Iturria: EFE

    Bilbon egindako elkarretaratzeetako baten argazkia. Iturria: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren arabera, Martxoak 8ko mobilizazioak "erabateko arrakasta" izan zuen eta eskerrak eman die egun horretan, herri eta hirietan, kaleak hartu zituzten emakumeei, hala nola, lanuzteekin zein grebekin bat egin zuten emakumeei. Gainera, greba eta lanuztea egin nahi, baina ezinean izan ziren emakumeei ere eman eskerrak eman die mugimenduak.

"Kaleak, plazak, egunkarietako azalak, albistegiak -herri, nazio estatu eta nazioartean- bete ditugu, eta mugimenduarentzat, bereziki, eta gizartearentzat, orokorrean, egun historikoa izan dela esateko arrazoirik badugu", ohar baten bidez adierazi duenez.

Hala, M8a "mugarria izan zen, milaka emakumek, batzuk antolatuta eta beste milaka antolatu barik, argi ikusi zuten kalera irtetea beharrezkoa dela, kolektiboki aldarria egiteko, elkarrekin bidea egiteko, eta zapaltzen eta itotzen gaituen heteropatriarkatuaren sistemaren aurka egiteko, eta egoera horri buelta emateko".

"Dagokiguna defendatzeko indarra eta giharra duen mugimendua garela ikustarazi dugu. Argi utzi dugu dena nahi dugula, eta berehala nahi dugula, ez dugula itxaroten jarraituko. Duela denbora asko baditugu sexu eta erreprodukzio eskubideei buruzko proposamenak, kohezkuntzari buruzkoak, indarkeria matxistari aurre egiteko, giza eskubideen inguruko, eta gu esplotatzen gaituen eta gure lanak ikusezin egiten dituen eredu ekonomikoa aldatzeko proposamenak", erantsi du.

Mugimendu Feministak egindako kalkuluen arabera, 230.000 emakume manifestatu ziren "Euskal Herrian, hiriburuetan eta herrietan mobilizazio jendetsuak eginez, eta horietako batzuetan azken hamarkadetako handienak izan ziren". Gainera, azpimarratu duenez, hiriburuetan ez ezik, 200 herri baino gehiagotan ere parte hartzea "oso handia" izan zen.

"Mugimendu Feministak kaleak hartu ditu eta geldiezina da. M8an erakutsi genuen belaunaldiarteko mugimendua garela, gazteen parte-hartzea nabarmendu behar dugu, baina baita pentsiodunena ere. Gainera, gure aniztasuna ere ikustarazi genuen, emakume migratzaileak, arraza ezberdinetakoak, homosexualak eta transexualak izan ziren Euskal Herriko kaleetan. Erakutsi dugu mundua geldiarazi dezakegula, orain aldatzera goaz", esan du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena