Gizartea -

LEGIONELLA

Tuterako Sofia Erregina ospitaleko ur beroaren sistema desinfektatu dute berriro

Ospitaleko ur beroaren horniketa sistema orokorra desinfektatzeko tratamendu berri bat prestatuko dute.

Tuterako Reina Sofia ospitalea. Argazkia: EiTB.
Tuterako Reina Sofia Ospitalearen fatxada.
Tuterako Reina Sofia ospitalea. Argazkia: EiTB.

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Sofia Erregina ospitaleko ur beroaren sistema garbitu eta desinfektatu dute berriz ere, gaixo bat legionelosiak jota hil ostean, otsailean egindako desinfekzioa ez baitzen erabat eraginkorra izan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, badaezpada "bakterioen kontrako filtroak ere" ezarri dituzte "segurtasuna bermatzeko".

Desinfekzioaren ostean egindako kontrolek agerian utzi dute hainbat parametro ez daudela ondo.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, ospitaleko ur beroaren horniketa sistema orokorra desinfektatzeko tratamendu berri bat egingo dute laster, baita sarearen ingeniaritzaren ikerketa zehatza ere, hobekuntzak egiteko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Tutera albisteak Gaixotasunak bideoak