Gizartea -
NYT
'New York Times' egunkariak txotx egin du euskal sagardotegietan
Hedabide estatubatuarrak euskal sagardotegien eta ohituren berezitasunak jaso ditu, argitaratu duen artikulu batean.
I.G. | eitb.eus
Lehen pertsonan idatzi du Jason Wilson 'New York Times'eko kazetariak aurreko urtarrilean bere anaiarekin batera egin zuen bisita, Astigarrako (Gipuzkoa) zenbait sagardotegitan, aurtengo denboraldiko lehen 'txotx' zabal ostean.
Artikulua aurreko ostiralean argitaratu zuen NYTek, eta sagardotegietako argazki landuekin jantzita dago. Wilsonek txotx nola egin behar den ulertzeko lana behar duela azaltzen du; kontzeptua beraren ulermenetik edalontziaren angelu zuzena zen den barneratu zuen arte.
Era berean, Euskadiko sagardo ekoizpena eta ohiturak ere aipatzen ditu, sagardotegietan eta turismo gidetan topatutako pertsonen adierazpenekin osatuta.
'Euskal Herri espainiarrean sagardo dastaketa eta antzinako ohitura bat' da artikuluaren titulua, eta sarreratxoak zera dio: "Hemen, sagardoa ez da soilik alkoholdun edaria. Bizimodu bat da".
Beste behin ere, Euskadiko mundu mapan kokatu du NYTek, nazioarteko milioika harpidedunak eta irakurleak informatuta.