Gizartea -

MADRIL

Getafeko bi haurrak itota hil zituzten, sutea piztu baino lehen

8 urteko neskari eta 13 urteko mutikoari egindako autopsian ur arrastoak aurkitu dituzte adin txikikoen biriketan, ez ordea suarekin loturiko sustantziarik.

Bi haurrak hil ziren Getafeko etxebizitza. Argazkia: EFE
Bi haurrak hil zireneko Getafeko etxebizitza. Argazkia: EFE
Bi seme-alabak hil ditu ustez aitak Getafen

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Getafen (Madril) su hartu zuen etxebizitza batean hilik topatu zuten bi haurrak itota hil zituzten, sutea piztu aurretik, autopsiak ondorioztatu duenez. Antza denez, aitak hil zituen etxeari su eman baino lehen. Ondoren, gizonak bere buruaz beste egin zuen.

Bi adingabeak (8 urteko neska bat eta 13 urteko mutil bat) gurasoen ohean hilda aurkitu zituzten suhiltzaileek.

Ikertzaileek nota bat aurkitu dute aitaren gorpuan, Poliziari zuzendutakoa.

Segurtasun Indarren ustez, aitak (46 urte) bi seme-alabak hil zituen, ama etxean ez zegoenean. Ondoren, su eman zion etxebizitzari, eta giltzapetu egin zuen. Horren ostean, bere buruaz beste egin zuen kalean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Espainia albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Madrilgo gertakizunak