Gizartea -

Bizkaibus

Bakiotik eta Bermeotik Gaztelugatxera joateko autobus bat jarri dute Aste Santuan

Zerbitzu berezi hau apirilaren 8ra egongo da indarrean.

San Juan de Gaztelugatxe. Argazkia: Luis Ajuriaguerra
San Juan de Gaztelugatxe. Argazkia: Luis Ajuriaguerra
San Juan de Gaztelugatxe. Argazkia: Luis Ajuriaguerra

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibusek linea berezi bat jarri du abian Aste Santu honetan, Bakiotik eta Bermeotik Gaztelugatxera joan ahal izateko.

Hain zuzen ere, linea hau (A3524) martxoaren 24tik apirilaren 8ra egongo da indarrean.

Autobusa Bentalden (Bakio), abiatuko da, eta Lamerara (Bermeo) ailegatuko da.

Hauek dira orduak:

- Bakiotik: 08:30 – 09:30 – 10:30 – 11:30 – 12:30 – 13:30 – 14:30 – 15:30 – 16:30 – 17:30 – 18:30 – 19:30

- Bermeotik: 09:00 – 10:00 – 11:00 – 12:00 – 13:00 – 14:00 – 15:00 – 16:00 – 17:00 – 18:00 – 19:00 – 20:00

Azken urteetan, Gaztelugatx gero eta turista gehiago erakartzen ari da, batik bat "Game of Thrones" telesail ospetsua bertan filmatu zutenetik.

Horregatik, Aste Santu honetan, doako tiket sistema bat jarri dute abian, bisitari kopurua kontrolatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio albisteak Bermeo Bizkaia Turismoa Euskadi berriak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Bizkaibus berriak Bizkaibus albisteak Gaurko azken ordukoa Aste Santua Gaztelugatxe