Gizartea -
IPARRALDEA
Hezitzaile bat kartzelara, Biarritzen bi haur autistari sexu-erasoa egitea egotzita
50 urteko gizonezkoak espetxean jarraituko du epaiketa egin bitartean. Lankide batek egin zuen salaketa.
EITB.EUS
Biarritzeko Plan Cousut medikuntza eta heziketa institutuko hezitzaile bat espetxeratu dute, bi adingabe autistari sexu-erasoa egin dielakoan. Hezkuntza zentroan 18 urteko ibilbidean duen 50 urteko gizonezkoak espetxean jarraituko du epaiketa egin bitartean.
Hezitzailearen lankide batek salatu zituen erasoak, ikerketaren inguruko iturriek Berria egunkariari baieztatu diotenez.
Pasa den larunbatean atxilotu zuten gizonezkoa, eta kartzelan segituko du epaiketa egin arte.
Bestalde, Baionako prokuradoreak ikerketa zabaldu du kasu gehiago ba ote dauden argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea