Gizartea -
Burlatan
Bilboko San Inazio beisbol taldeko jokalariaren ustezko erasotzailea atxilotu dute
Erasoa joan den martxoaren 11an gertatu zen, CD Pamplona eta San Inazio taldeen arteko norgehiagoka amaitu ostean, Burlatan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Foruzaingoak Bilboko San Inazio beisbol taldeko jokalari baten ustezko erasotzailea atxilotu du astelehen honetan.
Erasoa joan den martxoaren 11an gertatu zen, CD Pamplona eta San Inazio taldeen arteko partida amaitu ostean, Burlatako beisbol zelaian.
Espainiako Poliziaren arabera, sei bat lagunek jarrera oldarkorra erakutsi zuten eta talde bizkaitarreko jokalariak iraintzen aritu ziren norgehiagokak iraun zuen bitartean.
Partida amaituta, jokalariak aldageletarako bidean zeudela, Iruñeko 40 urteko bizilagun batek bate bat hartu eta San Inazioko jokalari bat jipoitu zuen.
Lepoan eta buruan eman zizkion kolpeak eta besoa hautsi zion. Ondoren erasotzaileak ihes egin zuen eta batea inguruko parke batean ezkutatu zuen.
Anbulantzia bat bertaratu zen eta biktima ospitalera eraman zuten. Ebakuntza egin behar izan diote.
Poliziek lekukoen testigantzak bildu zituzten eta erasoa egiteko erabili zuen batea aurkitu zuten.
Ustezko erasotzailea gaur atxilotu dute eta bihar eramango dute epailearen aurrera.