Gizartea -
Tafallan
Senarra hil zuen emakumearen epaiketa errepikatzeko eskatu du fiskalak
Fiskalak aurkeztu duen helegitearen arabera, herri epaimahaiaren erabakia "ilogikoa" izan zen. Nafarroako Auzitegi Nagusiak helegitea aztertu beharko du.
Erredakzioa
Tafallan senarra hil zuen emakumearen aurkako epaiketa errepikatzeko eskatu du fiskalak. Herri epaimahaiak emakumea absolbitzea erabaki zuen, baina fiskalak epaiketa berriz egin behar dela esan du.
Fiskalak aurkeztu duen helegitearen arabera, herri epaimahaiaren erabakia "ilogikoa" izan zen. Nafarroako Auzitegi Nagusiak helegitea aztertu beharko du, eta erabaki bat hartu. Hori bai, otsailean jakinaraziko dute.
Epaiketa berriz egiten bada beste herri epaimahai bat osatu beharko da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea