Gizartea -

Trafikoa

Auto-ilara luzeak izan dira Gasteizen, Irunen eta Kantabriarako noranzkoan

Gasteizen, Madrilerako noranzkoan, hiru istripu izan dira. Irunen, Baionako noranzkoan, zortzi kilometroko pilaketak sortu dira; eta AP-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, bederatzi kilometrokoak.

AP-8 autobidean, Muskizen, Kantabriarako noranzkoan pilaketak izan dira. Argazkia: EFE
AP-8 autobidean, Muskizen, Kantabriarako noranzkoan pilaketak izan dira. Argazkia: EFE
Auto-ilara luzeak izan dira Gasteizen, Irunen eta Kantabriarako noranzkoan

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko saihesbidean, Biriatun eta Katanbriarako noranzkoan sei, zortzi eta bederatzi kilometroko auto-ilarak izan dira arratsalde honetan, hurrenez hurren, Aste Santuko oporretako irteera-operazioaren lehen egunean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Gasteizen, A-1ean, Madrilerako noranzkoan, hiru istripu izan dira eta, horren ondorioz, sei kilometroko pilaketak sortu dira.

Irunen, AP-8 autobidean, Baionako noranzkoan, ez da ezbeharrik izan, baina ibilgailu ugari pilatu dira eta zortzi kilometroko ilarak sortu dira.

AP-8 autobidean, Muskizen, Kantabriarako noranzkoan, berriz, bederatzi kilometroko auto-pilaketak izan dira. Arratsaldeko 19:00ak aldera izan den istripu batek eragin ditu ilarak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gasteiz albisteak Irun Albisteak Aste Santua Bilbon