Gizartea -

Espazioa

Tiangong 1 estazioa igande gauean eroriko da Lurrera

Adituen esanetan, estazioa atmosferan sartzen denean suntsituko da, eta zati batzuk soilik iraungo dute.

Tiangong 1 estazioa. Argazkia: ESA
Tiangong 1 estazioa. Argazkia: ESA
Tiangong 1 estazioa. Argazkia: ESA

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tiangong 1 estazio espaziala igande gauean eta astelehen goizaldean, Espazioaren Europako Agentziaren arabera (ESA).

Horrez gain, agentziak webgunean azaldu duenez, iragarpena "guztiz aldakorra" da, eguzkiaren jarduerak eragiten baitio.

Pertsona batek estazioaren zati baten kolpea jasotzeko aukerari dagokionez, urtean tximista batek jotzeko probabilitatea baino 10 milioi aldiz txikiagoa dela azpimarratu du.

Atmosferan kontrolik gabe sartuko da, eta azken kalkuluen arabera, iparraldeko latitudeko 43 gradutatik hegoaldeko latitudeko 43 gradura gerta daiteke, ia planeta osoa hartzen duen eremuan.

Halako operazioetako esperientziak aintzat hartuta, Tiangong 1 atmosferara sartzen denean suntsituko dela aurreikusi dute adituek. Bestalde, zati batzuk baino ez dutela iraungo uste dute, eta hondar horiek urez estalitatako edo inor bizi ez den eremuetan eroriko direla.

Nabearen atal nagusia 10,4 metro luze da, eta luzera berdineko beste bi zilindro ditu. Halaber, 3x7 metroko bi eguzki panelek osatzen dute egitura.

8,7 tona metriko baino gutxiago masa izanik, historian zehar kontrolik gabe atmosferan sartu diren beste objektuak baino askoz ere txikiagoa da.

Con menos de 8,7 toneladas métricas de masa, es mucho más pequeño que otros objetos que han entrado en la atmósfera de manera no controlada en la historia de los vuelos espaciales, con el récord en manos de Skylab, que tenía 74 toneladas.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina argazkiak Gaurko azken orduko albistea Zientzia Lurra azken ordukoa Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa