Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Barakaldoko bizilagun bat atxilotu dute Nafarroan, sexu-eraso batekin lotuta

Alkohol eta droga kontrol batean atxilotu dute. Bilboko Auzitegiak hura atxilotzeko errekisitoria bat kaleratu zuen, sexu-eraso batekin zerikusia duelakoan, eta Foruzaingoak bazuen horren berri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko bizilagun bat atxilotu dute Castejonen, sexu-eraso batekin lotuta. Kasua ikertzen ari den Bilboko Auzitegiko epaileak hura atxilotzeko agindua emana zuen, eta Foruzaingoak errekisitoria horri jarraituta egin du atxiloketa.

45 urteko gizonezkoa da atxilotua, eta alkohol eta droga kontrol batean hartu dute preso.

Foru Poliziak jakitera eman duenez, kontrolean geldiarazi duten autoko gidaria identifikatu dutenean,  operazio-zentrotik errekisitoriaren berri eman diete. Tokian bertan atxilotu dute.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Nafarroa gaur Barakaldo albisteak Albisteak Gaur