Gizartea -
Hezkuntza EAEn
EAEko ikasleek aurrera egin dute euskarazko komunikazioan
2010. urteko datuak aurkeztu ditu gaur Isabel Celaa sailburuak Legebiltzarrean. Euskarazko komunikazioan hobekuntza izan da iazko datuekin alderatuz.
Erredakzioa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen % 12,1ek ez dute gaztelerazko komunikazioan maila ertaina lortzen. Tarte horretako ikasleen % 33,5ek ere euskarazko komunikazioan huts egin dute, Hezkuntza Sailak gaur jakinarazi duenez. Hala ere, alor bietan hobekuntza izan da iazko datuekin alderatuz.
Euskal hezkuntzaren maila neurtzeko azterketen berri eman du gaur Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak, Legebiltzarrean. Lehen hezkuntzako 4. mailako neska mutilei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailakoei egin zaie ebaluazioa.Finkoak diren euskara, matematika eta gaztelania maila neurtu zaie. 4. gai bezala, Aurten Gizarterako eta Hiritartasunerako duten gaitasuna ere aztertu dute.
Celaak Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztu du txostena, Jaurlaritzak egin duen duten bigarren azterketa. 37.000 ikasleren ezagutza baloratu dute dokumentu honekin.
Lehen Hezkuntzako ikasleek lau puntutan hobetu dute euskarazko komunikazioa. Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, zortzi puntutan hobetu dituzte iazko emaitzak.
Lehen Hezkuntzako ikasleen %27 euskarazko komunikazioaren mailarik baxuenean kokatu dira; ertainean, berriz, %43,6 eta maila gorenean ikasleen % 29,2. Bigarren Hezkuntzako bigarren urteko ikaslegoaren % 33,5a mailarik baxuenean dago; %42,4 maila ertainean eta %24,1 maila gorenean.
Datuen arabera, bai A zein D ereduan aurrerapausuak eman dira euskararen ezagutzan.
Familiaren hizkuntzak eragin nabarmena du euskarazko hizkuntz komunikazioaren emaitzetan. Honek 2009an adierazi zena baieztatzen du eta agerian uzten du familia-inguruneak, eskolarekin batera, hizkuntz gaitasunak eskuratzeko prozesuan duen garrantzia.
Gaitasun matematikoan lehen bezala jarraitzen dute DBHko 2. kurtsoko emaitzek eta jaitsiera txiki bat gertatu da Lehen Hezkuntzako 4. kurtsoan, agian aurtengo proba joan den urtekoa baino konplexuagoa izateak eragin duena; hala ere, gaitasunaren jarraipen espezifiko bat egin behar da maila horretan, emaitzak ere hobetzeko.