Gizartea -

Lodosa eta Sartaguda artean

Ebron desagertu zen gizonaren bilaketa lanak berrabiarazi dituzte Lodosan

Bilaketa arratsaldean hasi eta gauean eten zuten, argi faltagatik. Ibilgailuan zihoazen bi pertsonetatik bat zauririk gabe atera zen, baina bestea galdu egin zen, autoa uretara erori eta gero.

Bilaketa taldeko kideak eta desagertuaren lagunak, gaur. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Bilaketa taldeko kideak eta desagertuaren lagunak
Atzo Lodosan Ebro ibaira autoan eroritako gizonaren bila dabiltza

1:17

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Suhiltzaileen Uretako Erreskate Taldeak atzo arratsaldean autoarekin Ebro ibaira erori eta desagertu zen gizonaren bilaketa lanak berrabiarazi ditu, Lodosa eta Sartaguda artean.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, bilaketa 23:00ak arte luzatu zituzten, baina ondoren eten egin behar izan zituzten, argi faltagatik.

20:13ean izan zuen SOS Nafarroa zerbitzuak gertaeraren berri. Autoan zihoazen bietako batek eman zuen abisua, bere kabuz uretatik irten ondoren. Alabaina, berarekin zihoan beste gizonak -biak Lodosako bizilagunak dira- ez zuen lortu.

Abisua eman zuen gizonak ez zuen zauririk izan, halere, Lodosako Osasun etxera eraman zuten. Azaldu zuenez, ibaiaren ondoan dagoen errepide batean zeudela autoa uretara erori zen, NA-123 errepideko 3. km-aren parean, hain zuzen, bihurgune handi bat dagoen lekuan.

Ibaiaren emari handia eta argi faltak ezinezko egin zuten desagertua topatzea eta, horrezkero, 23:00etan, bilaketa eten zuen, gaurko 08:00etan berrabiarazteko.

112 zerbitzuak Lodosako suhiltzaileak eta  Nafarroako Suhiltzaileen Uretako Erreskate Taldea bidali zituen atzo bertara, baita Foruzaingoa eta Udaltzaingoa ere.

Gainera, Maria Jose Beaumont Presidentetza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia kontseilariak Lodosako alkatearekin hitz egin zuen, eta horrek gertatutakoaz informatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Nafarroa Lodosa albisteak