Gizartea -

Liskarra

Gasteizko Udalak lau espediente jarri dizkio igandeko borrokaren diskotekari

Liskarra igande goizean gertatu zen, Ertzaintza han agertu zenean, diskoteka barruan adingabeak alkohola edaten ari zirela ohartarazita.

Diskoteka atarian sortu zen liskarra. Argazkia: EITB
Diskoteka atarian sortu zen liskarra. Argazkia: EITB
Diskoteka atarian sortu zen liskarra. Argazkia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak lau zigor-espediente tramitatu ditu Dato kaleko diskotekaren aurka azken bi urteotan. Igande goizean liskarra sortu zen lokalaren atarian. Hainbat pertsonak mahaiak, aulkiak, edalontziak eta beirazko botilak jaurti zizkieten borroka baten ondorioz hara joandako ertzainei.

Liskarra igande goizean gertatu zen, diskoteka barruan adingabeak alkohola edaten ari zirela ohartarazita Ertzaintza han agertu zenean.

Lokala jendez hustu ostean, iskanbila sortu zen kanpoan jende askoren artean. Ertzainak iritsi zirenean, agenteei aurre egin zieten, hainbat objektu jaurtita. Horren ondorioz, zazpi gazte atxilotu zituzten, eta beste bati espedientea ireki zioten.

Gaur Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, Ingurumen eta Toki Publikoetako sailak lau zigor-espediente ireki ditu azken bi urteotan diskoteka horren aurka.

Horietako bietan zigorra ezartzea erabaki zuten: batean, behar bezala jakinarazi gabe adingabeentzako festa bat antolatzeagatik; bestean, soinu-mailaren muga gainditzeagatik.

Beste bi espedienteak tramitatzen ari dira oraindik. Adingabeei sartzen uzteagatik jarri zioten bat eta itxiera ordutegia ez betetzeagatik bestea.

Iñaki Prusilla Ingurumen eta Toki Publikoetako zinegotziaren esanetan, Udalak "oso zorrotz jokatuko du hiriko araudia bete dadin, eta batez ere, gaueko asiari dagozkion gaietan, herritarren atsedena bermatzeko asmoz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa