Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gobernuak gaur aztertuko du erasotzaileei zaintza ukatzeko proiektua
Ministroen Kontseiluak legearen aldaketa bideratuko du, emakumeei tratu txarrak eman dizkietenek herentziarik ere jaso ez dezaten.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak argi berdea emango dio gaur legearen aldaketak bideratzeko prozesuari emakumeei tratu txarrak eman eta epai irmoa dutenei seme-alaben zaintza galarazteko eta biktimen herentzia jasotzea debekatzeko.
Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, atzo emakumeen kontrako indarkeriaren nazioarteko eguna izaki, bihar neurri-sorta bat eztabaidatuko dute ministerioek, orohar, kode zibilaren inguruan.
Alfredo Perez Rubalcaba ministroak iragarri zuen aldaketa horiek urtarrilean iritsiko direla. Ezaugarri nagusiak tratu txarrak eman dituztenei seme-alaben zaintza mugatzea eta biktimen herentzia ez jasotzea izango omen dira.
Aldaketa horiek eragina izan dezakete aseguruetan, izan ere, tratu txarrak egin dituztenei biktimekin sinatutako aseguruen onuradun izatea galaraziko diete.