Gizartea -
Txakolina Eguna
Maribes Salas eta Igor Yebra dira 2018ko Bizkaiko Txakolinaren enbaxadoreak
Azken uztaren emaitza aurkeztu dute San Mames zelaian ostiralean, Bizkaiko Txakolinaren Egunean.
agentziak | erredakzioa
Maribel Salas aktorea eta Igor Yebra dantzaria izendatu dituzte 2018ko Bizkaiko Txakolinaren enbaxadore, azken uztaren aurkezpenean. Ekitaldia Bilbon egin dute, San Mames zelaian, Bizkaiko Txakolinaren Egunean.
Bizkaiko Sumillerren Elkarteak Magalarte upategiaren 2017ko uztako txakolina aukeratu du aurkezpen ekitaldirako. Bertan, EAEko lurralde bakoitzeko sumiller batek atera diote kortxoa aurten aukeratu duten produktuari.
Elena Unzueta Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak bere babesa eta konpromisoa agertu dizkio txakolinaren sektoreari. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak sektore horrekin konprometituta jarraituko duela azaldu du, eta produkzio lanetarako diru-laguntzak eta laguntza teknologikoa emango dituela.
Bizkaiko Txakolinaren Kontseilu Arautzaileko zuzendaritza talde berria lehen aldiz agertu da jendaurrean.