Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Zarautz: Bi urteko zigorra bi anaia adingaberi egindako sexu-abusuengatik

Gizartea

Gipuzkoako Lurralde-auzitegia

Bi urteko espetxe-zigorra bi anaia adingaberi egindako sexu-abusuengatik, Zarautzen

Agentziak | Erredakzioa

2018/04/16

Kartzela-zigorra bete ondoren, gizona ezin izango da biktimetako batengana zortzi urtetan zehar hurbildu, bigarren anaiaren kasuan, bost urtetan.

  • Whatsapp
  • Bidali

Gizon bati bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote gaur, bi anaia adingaberi etxean egindako sexu-abusuengatik, Zarautzen (Gipuzkoa).

Fiskaltzak gaur egindako eskaerarekin konforme agertu da auzipetua. 13 urteko adingabe bati egindako sexu-abusu eta probokazio delituengatik zigortu dute. Bi urteko kartzela-zigorra eta 1.440 euroko isuna ezarri dizkiote.

Gainera, kartzela-zigorra bete ondoren, gizona ezin izango da biktimetako batengana zortzi urtetan zehar hurbildu, bigarren anaiaren kasuan, bost urtetan.

6.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die akusatuak biktimei

Era berean, kalte moralengatik 6.000 euroko kalte-ordaina emango die akusatuak biktimei. Bestalde, espetxe-zigorra bete ondoren, epe bat zaintzapeko askatasunean eman beharko du zigortuak; umeengana gerturatzeko debekua luzatu edo sexu hezkuntzan neurriren bat ezar diezaioketelarik.

Akusazio partikularra (adingabeen familia) zigorrarekin ados azaldu da.

Ahozko saioa goizean egin dute Gipuzkoako Lurralde-auzitegian. Auzipetuaren kartzela-zigorra bertan behera uzteko aukeraren inguruan ez dute erabakirik hartu. Aurrerago erabakiko du auzitegiak.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena