Gizartea -
EZBEHARRA
21 urteko neska bat hil da Angelun, autobusak harrapatuta
06:00ak aldera gertatu da istripua Baiona etorbidean. Bi lagun ospitalera eraman dituzte shock egoeran.
EITB.EUS
21 urteko neska gazte bat hil da gaur goizaldean Angelun, autobus batek harrapatuta, obratan dagoen inguru batean.
Sud Questek bere edizio digitalean zabaldu duenez, biktima lagun batekin oinez zihoan 06:00ak aldera Angeluko Baiona etorbideko 62. zenbaki parean, autobus batek harrapatu duenean.
Berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuak baina ezin izan dute ezer egin neskaren bizia salbatzeko.
Bi lagun, biktimarekin zihoan beste neska bat, eta autobuseko gidaria Baionako Ospitalera eraman dituzte.
Poliziak ikerketa ireki du zer gertatu den eta nola argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea