Gizartea -
Nafarroa
Emakume batek erasoa jasan du Cintruenigon, eta ondoren bikotekidea etxean gotortu da
Emakumeak Udaltzaingora deitu du laguntza eske, bikotekideak jo duela esan eta ondoren etxean gotortu dela adierazteko. Horrezkero, gizonak bere burua entregatu du, eta atxilotu egin dute.
agentziak | erredakzioa
Emakume batek eraso bat pairatu du Cintruenigo herri nafarrean. Erasotzaileak, bere bikotekideak, bere burua entregatu du etxean gotortuta egon eta gero, eta Foruzainak atxilotu du.
Nafarroako Gobernuak gaur, astelehena, jakinarazi duenez, emakumeak Udaltzaingora deitu zuen laguntza eske bikotekideak jo duela esan eta ondoren etxean gotortu dela esateko.
Foruzainak gertatutakoaren berri izan eta gero, Interbentzio Berezietarako Taldeko agenteak bertaratu ziren eta, azkenik, bitartekariak telefono bidez lortu zuen ustezko erasotzaileak bere burua entregatzea.
Gaur, gizona (aurrekari asko ditu) epailearen esku utziko dute.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.