Gizartea -

Top 100+ European Restaurants

Etxebarri eta Azurmendi, Europako hirugarren eta bosgarren jatetxerik onenak

Horiez gain, hauek ageri dira 'Opinionated About Dining' (OAD) gidak egiten duen zerrendan: Martin Berasategui (49. postuan), Mugaritz (61. postuan) eta Nerua (116. postuan).

Etxebarri Erretegia. Artxiboko argazkia: asadoretxebarri.com
Etxebarri Erretegia. Artxiboko argazkia: asadoretxebarri.com
Etxebarri Erretegia. Artxiboko argazkia: asadoretxebarri.com

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Axpeko Etxebarri Erretegiak eta Larrabetzuko Azurmendi jatetxeak hirugarren eta bosgarren postua lortu dute 'Opinionated About Dining' (OAD) gidak osatzen duen Top 100+ European Restaurants 2018 zerrendan. Bestalde, Martin Berasategui jatetxea (49. postuan), Arzak (51. postuan), Mugaritz (61. postuan) eta Nerua (116. postuan) ere ageri dira zerrenda horretan.

Suitzako Schloss Schauenstein jatetxeak lortu du lehen postua, iaz gorenera heltzea lortu zuen Frantziako L'Arpege jatetxea ordezkatuz eta Suediako Fäviken jatetxeari aurrea hartuz.

Andreas Caminadaren Schloss Schauenstein jatetxeak 15. urteurrena beteko du aurten. Iaz bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen Alain Passarden Parisko L'Arpege jatetxearen atzetik eta aurten lehenengo postura egin du jauzi. Steve Plotnicki estatubatuarrak sortu zuen Top 100+ European Restaurants zerrenda, eta urtero aukeratzen ditu Europako jatetxerik onenak. Gastronomia munduko 5.700 adituren botoak jasotzen dituzte horretarako.

Schloss Schauenstein jatetxearen atzetik, Magnus Nilssonen Fäviken jatetxea (2. postuan) eta Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia (3. postuan) ageri dira. Europako bost jatetxe onenaren zerrenda osatzeko laugarren tokian Alain Passard L'Arpège (bi urtez jarraian zerrendaburu izan dena) eta Eneko Atxak Larrabetzun duen Azurmendi jatetxea (5. postuan) daude.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia gaur Bilbo berriak Donostia Bizkaia Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Lasarte-Oria bideoak Errenteria Eguneko albisteak