Gizartea -

TRANSEXUALITATEA

Gurutzetako Genero Unitateak 26 adin txikiko artatu ditu 2013tik

Maiatzaren 2tik aurrera, endokrinoa izango da prozesu osoaren arduraduna eta, ondorioz, adin txikiko transexualek ez dute aurrez pediatrarengana joan beharrik izango.

Gurutzetako ospitalea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Gurutzetako ospitalea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Gurutzetako ospitalea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutzetako Ospitaleko Genero Unitateak transexualitate egoeran zeuden 26 adin txikiko artatu ditu 2013tik.

Itxaso Rico unitate horretako haurren endokrinoa eta Edurne Omaetxebarria eta Jose Luis Quintas bere lankideak Eusko Legebiltzarreko batzordearen aurrera agertu dira Gurutzetako Genero Unitatearen funtzionamenduaren berri emateko.

26 adin txikiko horietatik 22 transexualitate egoeran zeuden eta gainerako lauei genero disforia diagnostikatu zieten.

Guztira, 2009. urtearen amaieran Gurutzetan erreferentziazko unitate hori sortu zutenetik 237 pertsona artatu dituzte: 187 heldu eta 50 adin txikiko.

Orain arte medikuaren, endokrinoaren, psikiatraren, Berdindu zerbitzu publikoaren eta gizarte zerbitzuen bitartez iristen ziren Gurutzetako Genero Unitatera. Omaetxebarriak gaur Legebiltzarrean azaldu duenez, maiatzaren 2tik aurrera endokrinoa izango da prozesu osoaren arduraduna eta adin txikiko transexualek ez dute aurrez pediatrarengana joan beharrik izango.

Halaber, Itxaso Ricoren esanetan, duela hilabete batzuetatik hona ugalkortasuna mantendu nahi dutenei horretarako aukera eskaintzen zaie, beti ere, teknikoki bideragarria bada.

Horrez gain, Genero Unitateko protokoloak hobetzeko eta  itxaronaldia laburtzeko lanean ari dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Albisteak Osakidetza Bizkaia Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Gurutzetako ospitalea LGTBI+ albisteak