Gizartea -

NAFARROA BEHEREA

Emakume bat hil da auto batek jota Donibane Garazin; bikotekide ohia galdekatu dute

05:00ak aldera izan da harrapaketa Kale Nagusian, Udaletxetik gertu. Lekuan bertan hil da emakumea. Antza, autoaren gidaria emakumearen bikotekide ohia da, eta Gendarmeak hura galdekatzen ari dira.

Gertaerak izan diren lekua. Irudia: EiTB
Gertaerak izan diren lekua. Irudia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko emakume bat hil da gaur goizaldean Donibane Garazin, auto batek harrapatuta. 05:00ak aldera izan da harrapaketa Donibane Garaziko Kale Nagusian, Udaletxetik gertu.

Oso larri zauritu da emakumea eta anbulantziak berehala bertaratu diren arren, lekuan bertan hil da. Brasildarra zen eta Donibane Garazin bizi zen.

Antza denez, biktimaren bikote ohia zen autoa gidatzen zuena. 08:00etatik komisarian dute eta galdekatzen ari dira. Fiskaltzako iturriek Euskadi Irratiari jakitera eman diotenez, edanda zegoen gizona eta istripua izan dela esan du. Bihar goiz-eguerdira arte ez dute akusatu edo ez erabakiko.

Bien bitartean, elkarretaratzea egin dute herritar batzuek gaur 19:30ean, Donibane Garaziko turismo bulegoaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Donibane Garazi albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak