Gizartea -

BIZKAIA

Harriak jaurti dituzte Bakioko Txakolinaren Museoaren aurka

Txakolingunearen aurrealdeko kristalak ez dira erabat hautsi, baina pitzatu egin dituzte.

Artxiboko argazkia: Txakolingunea
Artxiboko argazkia: Txakolingunea
Harriak bota dituzte Bakioko Txakolingunearen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagunek harriak jaurtiz eraso diote bart Bakion Txakolinaren Museoari, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Txakolingunea izenaz ere ezagutzen dena Turismo Bulegoaren eraikin berean dago.

Erasoa Basigoko Bide Nagusia kalean gertatu da, eta pertsona batek deitu du horren berri emanez. Goizaldean ezezagunek harriak bota dituzte eraikinaren aurka eta kalteak egin dituzte zenbait kristaletan. Ez dira erabat hautsi, baina pitzatu egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Zer gertatu da Bizkaian? Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txakolina Museoei buruzko albisteak