Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emazte ohiaren etxean sartzea leporatuta

Epaileak emazte ohiarengandik urruntzeko agindua ezarri zion, baina urratu egin zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emazte ohiaren etxean sartzea leporatuta. Epaileak emazte ohiarengandik urruntzeko agindua ezarri zion, baina urratu egin zuen.

Atzo (igandea) eguerdian, Gasteizko Zaramaga auzoan, emakumea eta bi seme-alaba txikiak etxetik ateratzeko prest zeudenean, gizona sarrerako atea bultzatu zuen eta barrura sartu zen.

Emakumeak udaltzainei deitu zien, eta gizonak harengandik urruntzeko agindua indarrean zuela egiaztatu ondoren, bertaratu zen patruilak atxilotuta eraman zuen.

_____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Gasteiz Albisteak