Gizartea -

Sanferminetako bortxaketa

'La Manada'ren biktimak intimitatearen aurkako delitua eta mehatxuak salatu ditu

Zenbait hedabide eta sare sozialetan gazte madrildarraren datu pertsonalak argitaratu dituzte, eta horregatik aurkeztu dute salaketa Madrilgo epaitegi batean.

Carlos Bacaicoa eta Miguel Angel Moran biktimaren abokatuak artxiboko argazki batean. EFE
Carlos Bacaicoa eta Miguel Angel Moran biktimaren abokatuak artxiboko argazki batean. EFE
Carlos Bacaicoa eta Miguel Angel Moran biktimaren abokatuak artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'La Manada' auziko defentsa abokatuek intimitatearen aurkako delituagatik eta mehatxuengatik salaketa bat aurkeztu dute Madrilgo 30. Epaitegian, gazte madrildarraren datu pertsonalak agerkari digitaletan eta sare sozialetan argitaratu ostean.

Apirilaren 26an 'La Manada' auziko epaia bidali zitzaien posta elektroniko bidez hedabideei. Epaitik biktimaren datu pertsonalak ezabatu bazituzten ere, dokumentuaren ertz batean ageri zen kode batek jatorrizko dokumentura sartzea ahalbideratzen zuen.

Zenbait hedabidetan eta sare sozialetan gazte madrildarraren datu pertsonalak argitaratu zituzten, baita horren argazkiak, horren nortasun agiriaren irudi bat eta sexu-erasoaren bideotik ateratako pantaila-irudiak ere.

Espainiako Polizia biktimaren datu pertsonalak argitaratu dituzten hedabide eta sare sozialen zerrenda egiten ari da. Miguel Angel Moran abokatuak EFE albiste agentziari adierazi dionez, salaketa luzatu egingo dute Espainiako Poliziaren txostena esku artean dutenean.

Abokatuaren esanetan, oso litekeena da salaketa horretan La Tribuna de Cartagena agerkari digitalak gazte madrildarrari zuzendutako "Nik ez dizut sinesten" editoriala gehitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Indarkeria matxista Espainian Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Abokatuak azken ordukoa Matxismoa gaur ‘La Manada’ auzia