Gizartea -
GIPUZKOA
Legazpin falta den 38 urteko gizon baten bila ari dira Ordizian, Oria ibaian
Asteburuan jarri zuten salaketa. Urpekariek bilatze lanak amaitu dituzte gizona azken aldiz ikusi zuten tokian, baina bilaketa operatiboa ez da eten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Su desaparición fue denunciada el pasado fin de semana. Los buzos han finalizado las tareas de rastreo, pero las labores de búsqueda continúan.
Ertzaintza Legazpin falta den 38 urteko gizon baten bila ari da Ordizian, Oria ibaiaren inguruetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, azken aldiz ikusi zuten tokian ari dira haren bila.
Asteburuan jarri zuten haren desagerpenari buruzko salaketa.
Ertzaintzaren urpekaritza, mendi eta erreskate eta zaintza unitateak aritu dira Ordizian bilaketa lanetan, baita helikoptero bat ere tarteka.
Urpekariek bilatze lanak amaitutzat eman badituzte ere, bilaketa bera ez da eten.