Gizartea -

14 astetik 20ra

Amatasun-baja 20 asteraino luzatzeari ezetz esan dio Europak

Krisi ekonomikoa jarri dute aitzakia gisa. Valeriano Gomez Espainiako Lan ministroak dio mila milioi euroko gastua izango lukeela eta emakumeen kontrataziorako oztopo izango litzatekeela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Lan ministro gehienek amatasun-baja 20 asteraino luzatzeari eta tarte horretan langilearen soldata ez murrizteari ezetz esan diote gaur Bruselan. Izan ere, egungo krisi egoeran, kostu handiegia izango du Euroguneko herrientzat neurri horrek.

Hori horrela, Hogeitazazpiek gutxieneko amatasun-baja ez luzatzea erabaki dute. Egun, 14 astekoa da amatasun-baja, baina, Emakumeen Eskubideetarako batzorde parlamentarioaren txosten batek eskatutako beteta, 20 asteraino luzatzea eskatzen zuten.

Espainian, amatasun-baja 16 astekoa da, eta 20 astera luzatzeak 988 milioi euroko kostua izango du Frantzian.

Erresuma Batuak eta Alemaniak, besteak beste, proposamenaren aurka egin dute. Halaber, Eslovakia, Suedia, Danimarka, Txekia, Herbehereak eta Malta neurriaren aurka daude.

Valeraiano Gomez Espainiako Lan ministroak ez du 20 asteko epe ukatu eta "malgutasuna" eskatu die 27ei.

Europako Parlamentuak eta 27ek akordio bat lortu behar zuten ekimena behin betiko onartzeko, baina negoziazioak zailak izan dira; izan ere, Europako Batzordearen hasierako proposamena amatasun-baja 18 hilabetera luzatzea zen, baina zenbait herri aurka daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea