Gizartea -

ARROTXAPEA AUZOAN

Bi pertsona zauritu dira Iruñean, taberna batean izandako liskarrean

Gizonezko bat eta emakumezko bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte. Ikerketak irekita jarraitzen du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira Iruñeko Arrotxapea auzoko taberna batean izandako liskarraren ondoren. Zaurituak Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte, udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Bi kuadrillak hartu dute parte borrokan. Gizoneko bat eta emakumezko bat ospitaleratzeaz gain, hainbat pertsona identifikatu dituzte. Gainera, ikerketak irekita jarraitzen du.

Auzo horretako etxebizitza batean beste eraso bat gertatu da. Bertaratutako poliziek hiru pertsona identifikatu dituzte.

Guztira zazpi agresiotan eta 147 gertaertan esku hartu behar izan dute udaltzaingoek asteburuan zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tabernak