Gizartea -
Zaborrak
Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako zaborrak jasotzeko prest
Baldintza Gipuzkoako zaborrak Zabalgarbin tratatzea da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak horren kostua ordaintzea.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundia prest dago bere lurraldean Gipuzkoako zaborrak jasotzeko, ETBk jakin ahal izan duenez.
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketari proposamena bidaliko dio Bizkaiak akordioa lortzeko asmoz. Kalkuluen arabera, 120.000 tona zabor beste leku batera eraman beharko ditu Gipuzkoak 2019ra arte, erraustegia martxan izan arte.
Bizkaiko Foru Aldundiaren baldintza Gipuzkoako zaborrak Zabalgarbin tratatzea da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak horren kostua ordaintzea, bai eta Bizkaian sortuko den gehiegizko zaborra konpentsatzeko kanon bat ere.
Horrela, bi foru aldundiek 2008an sinatutako eta lau urtez indarrean izan zen hitzarmenera itzuliko lirateke. Lau urtez, 100.000 tona bidali ziren Gipuzkoatik Bizkaira.