Gizartea -

Epaiketaren azken saioa

'Errugabe sentitzen' dela esan du Arantza Palaciosen ustezko hiltzaileak

Etxebizitzako atea eta leihoak hautsita edo behartuta ez zeudela gogorarazi du akusazio partikularrak, ondorioz, akusatua “egile posible bakarra da”.

Epaiketaren azken saioko irudia. EiTB
Epaiketaren azken saioko irudia. EiTB
Epaiketaren azken saioko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko Xabier Z. Arantza Palacios bikotekidearen ustezko hiltzaileak gaur epaimahaiari esan dionez, “errugabe sentitzen” da eta epaimahaikideek epaia “ongi pentsatu” beharko lukete bere bizitza “jokoan” dagoelako; izan ere, 20 urteko espetxe-zigor batekin “kartzelatik 70 urterekin aterako litzateke”.

Epaiketaren azken saioa gaur egin dute Bizkaiko Lurralde-auzitegian. Azken hitza hartzeko txandan, bere garaian krimenaren inguruan deklaratzeko borondatea azaldu izanagatik hilketa leporatu ziotela eta epaiketari aurre egin behar izan diola ziurtatu du Xabier Z. akusatuak.

Gaur auziko alde guztiek behin-behineko ondorioak aurkeztu dituzte. Horrela, Fiskaltzak, akusazio partikularrak (biktimaren alabaren ordezkaria), herri-akusazioak (Bilboko Udalaren izenean) eta Estatuko Abokatutzak hilketa delitu bat dela defendatu dute, ahaidetasun larrigarriarekin eta biktimaren kalteberatasunarekin. Horregatik, 20 eta 25 urte arteko espetxe-zigorra eskatu dute.

Defentsak, aldiz, istripu-heriotza edo naturala izan zela uste du, eta absoluzioa eskatu du.

Estatuko abokatua: "Ez zen bakarrik ito"

Txostenen irakurketan, krimenaren eragingarria zein den ez dakitela onartu du Ministerio Publikoak, baina “baliteke bere bikotekidea zaintzeko ardura soilak aztoratzea”, hil aurreko egunetan gaizki baitzegoen.

Bestalde, etxebizitzako atea eta leihoak hautsita edo behartuta ez zeudela gogorarazi du akusazio partikularrak, ondorioz, akusatua “egile posible bakarra da”. Eragingarriari dagokionez, “arrazoizko azterketa bat ezinezkoa da. Ez da arrazoirik bilatu behar”, nabarmendu du.

Bilboko Udalaren abokatuak heriotza indarkeria matxistaren esparruan kokatu du. Zentzu horretan, akusatuaren aurrekariak gogorarazi ditu Udalaren ordezkariak. “Bere menpean jarraitzeari uko egiteak gogaitu zuen, eta amorruak hiltzera bultzatu zuen”, azpimarratu du.

Auzitegiko-medikuen arabera, biktima “ez zen bakarrik ito”, gogorarazi du Estatuko abokatuak. “Funtzionario objektibo eta inpartzialak” direla esan du. Gainera, etxean “ama eta bikotekidea bakarrik” zeudela agerian utzi nahi izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Epaiketak Gizartea Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa