Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Hobera egin du Barakaldon hil zuten neskaren bikotekideak
29 urteko gaztea kontziente dago eta bere kabuz hartu dezake arnas, medikuen jakinarazi dutenez.
Erredakzioa
Iragan astelehenean Barakaldon hil zuten neskaren bikotekideak onera egin du eta datozen orduetan gelara eramango dute, gaur Gurutzetako medikuek jakinarazi dutenez.
29 urteko gaztea kontziente dago eta bere kabuz hartu dezake arnas.
Ertzaintzak azaldu zuenez, 25 urteko atxilotua emakume gaztearen etxera joan zen astelehen arratsaldean eta labanaz eraso egin zion, baita une horretan berarekin zegoen mutil-lagunari ere. Emakumea berehala hil zen eta 29 urteko gizonezkoa larri zaurituta geratu zen.
Berehala, Gurutzeta Ospitarea eraman zuten eta bi ebakuntza egin zizkioten. Hiltzailea espetxera bidali zuen atzo Barakaldoko Epaitegiak.