Gizartea -
Kontrolatzaileen krisia
Madrileko Fiskaltzak kontrolatzaileak galdekatzen jarraituko du gaur
Atzo 12 lankide pasatu ziren Ministerio Publikoaren aurretik, baina uko egin zioten deklaratzeari.
Erredakzioa
Madrileko Lurralde Auzitegiko Fiskaltzak asteburuan lanera joan ez ziren edo alde egin zuten kontrolatzaileak galdekatzen jarraituko du gaur.
Hain zuzen ere, sei daude gaurko deklaratzea deituta. Atzo 12 izan ziren, baina uko egin zioten deklaratzeari. Oraingoz ez dago argi jarrera hori orokortu egingo den gainerako lankideen artean.
Guztira 26 kontrolatzaile deitu dituzte deklaratzera Madrilen, eta Fiskaltzak zortzi urte arteko espetxe zigorrak eskatuko ditu, sedizio delitua egotzita.
Horren ildotik, Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak esan zuen kontrolatzaileek egindakoa delitu "oso larria" dela, eta Espainian 400 pertsona auzipetuko dituztela guztira.
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak adierazi du Euskadin ez dagoela greba sustatu zuen kontrolatzailerik, baina balitekeela parte-hartzaileak egotea. Horrenbestez, lanuztearen partaideentzat hiru urteko espetxe zigorra eskatuko dutela iragarri du.
Kontrolatzaileek ere auzitara jo dute, eta helegitea aurkeztu dute alarma dekretuaren aurka.