Gizartea -

Euskadin

Minbiziaren biziraupen-tasa % 59koa da emakumeen artean, eta % 52koa gizonen kasuan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri duenez, laster abian jarriko dute Gipuzkoan zerbix-minbiziaren behaketa-programa.

Minbiziaren heriotza-tasa murriztea da Osasun Sailaren helburuetako bat. Argazkia: EiTB
Minbiziaren heriotza-tasa murriztea da Osasun Sailaren helburuetako bat. Argazkia: EiTB
Minbiziaren heriotza-tasa murriztea da Osasun Sailaren helburuetako bat. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan minbiziaren biziraupen-tasa % 59koa da emakumezkoen kasuan, eta % 52koa, aldiz, gizonezkoen kasuan. Gainera, Darponek iragarri duenez, hemendik gutxira abian jarriko dute Gipuzkoan zerbix-minbiziaren behaketa-programa (Osakidetzak jada eskaintzen duen bular- eta kolon-minbizia antzemateko programekin batera).

Minbiziaren Aurkako Euskadiko Elkarteek antolatuta, Minbiziaren I. Kongresua egin dute igande honetan Donostian, eta han parte hartu du Darponek. Hitzordu hartan ere Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Donostiako alkatea, besteak beste, izan dira.

Minbizia izan duten hainbat pertsona ezagunen testigantza zabaldu dute kongresuan, bideo bitartez, tartean Juan Maria Aburto Bilboko alkatearena.

Darponen iritzian, horrelako topaketak "gaixoak, senideak, elkarteak, boluntarioak, medikuak, ikerlariak eta erakundeak biltzeko aukera paregabea da eta, gure artean lagunduta, minbiziaren aurka hobeto egingo dugu borroka".

DARPON EFE

Jon Darpon Osasun sailburua, Donostian izandako Kongresuan. Argazkia: EFE

"Gure helburua da heriotza-tasa murriztea eta biziraupen-tasa handitzea, minbizia duen gaixoari arretarik onena eskainita", azaldu du.

Osasun sailburuak azpimarratu duenez, 2000az geroztik minbiziaren biziraupen-tasa igotzen joan da Euskadin. Egun, minbiziaren biziraupen-tasa % 59koa da emakumezkoen artean, eta % 52koa, aldiz, gizonezkoen artean. Urtero 13.500 kasu berri antzematen dira Euskadin.

 

Darpon: 'Gure helburua da heriotza-tasa murriztea eta biziraupen-tasa handitzea'

Eusko Jaurlaritzarentzat, esan du Darponek, osasuna "herritarren eskubidea da, eta hala izaten jarraitzea nahi dugu, prebentzioa, osasun arreta, eta emaitzak osasunean eta bizi-kalitatean herritar guztientzako errealitate bihurtzeko asmoz".

Bestalde, Osasun sailburuak iragarri du hemendik gutxira abian jarriko dutela Gipuzkoan zerbix-minbiziaren behaketa-programa. "Bular- eta kolon-minbiziaren kasuetan bezala, udalerriz udalerri emakumezko guztiak deituko ditugu", azaldu du, "25 eta 35 urte artekoak hiru urtean behin, eta 35 urtetik aurrera, berriz, bost urtean behin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Donostiako informazioa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Minbizia albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur