Gizartea -

Gertakaria Huescan

11 mendizale, bost gipuzkoar eta bi nafar, erreskatatu dituzte Foz de Fagon

Sakanaren emariak gora egin zuen eta mendizaleak barrunbe batean geratu ziren harrapatuta. Igandean atera ahal izan zituzten bertatik, uraren maila jaitsi zenean.

Bost gipuzkoar eta bi nafar erreskatatu dituzte Foz de Fagoko sakanetik

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 11 mendizale erreskatatu behar izan zituen igandean Foz de Fagoko (Huesca) sakanean, ur-mailak gora egin eta barrunbe batean ez atzera ez aurrera geratu ostean. Erreskatatutakoen artean bost gipuzkoar (Irun, Oiartzun, Hondarribia eta Pasaia herrietakoak) eta bi nafar (Tutera) zeuden.

Iturrion arabera, mendizale batek abisua eman zuen larunbatean, 16:30ean, emariak nabarmen egin zuela gora. Larrialdi Zerbitzuko kideei kontatu zienez, berak ondo amaitu ahal izan zuen ibilbidea, baina bere atzetik zetozenak ezinean geratu ziren.

Aire Unitate batek sakanaren gainetik hegan egin eta uraren maila oso altua eta bortitza zela egiaztatu ahal izan zuen. Barrunbe baten barruan harrapatuta zeuden hiru pertsona bistarazi zituzten agenteek.

Guardia Zibilak mendizaleak zeuden tokira heltzea lortu zuen, 55 metroko garabi batekin eta taldearekin zegoen gidarik botatako kordel bati esker. Gidariarekin batera, haren kargu zeuden zortzi mendizale eta beste bi pertsona topatu zituzten. Onik zeuden denak ere, hipotermia zantzu arinak bazituzten ere. Jan eta edari beroak eta manta termikoak eman zizkieten.

Emariak gora egiten jarraitu zuen, eta une hartan erreskatea ezinezkoa zela ikusita, Jacara bueltatu zen helikopteroa, mendi unitateko bi kide eta material gehiago hartzeko asmoarekin.

Larunbat gauean, zulotik 120 metrotara erlaitz bat jarri zuten agenteek, eta soken bidez, harrapatuta zeuden lagunengana iritsi ziren. Gaua han eman zuten mendizaleek. Igande goizean, emariak behera egin zuela ikustean, erreskateari ekion zion Huescako Guardia Zibilaren Aire Unitateak. Zazpi zikloko garabi batekin lortu zuten, 10:00ak aldera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Irun Pasaia Oiartzun Albisteak