Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Babesa duten emakumeen kopuruak % 6,4 gora egin du EAEn
Bestalde, 2013tik 2017ra indarkeria matxista jasan duten emakumeen kopuruak nabarmen behera egin du Nafarroan (% 7,8).
Agentziak | Erredakzioa
Babes-agindu edo kautelazko neurriekin dauden emakumeen kopuruak % 6,4 gora egin zuen iaz Euskadin. Guztira, 685 kasu dira. Hala ere, mila emakumeko biktima kopuru txikiena duen erkidegoa da EAE (0,7).
2017ko Genero Indarkeriaren Estatistika argitaratu du gaur INEk. Espainiako Estatu osoan babes-agindu edo kautelazko neurriak dituzten emakumeak 29.008 dira, aurreko urtean baino % 2,6 gehiago.
Azken bosturtekoan, Euskadin, babesa duten indarkeria matxistaren biktimek % 12,3 gora egin du, baina igoera azken urtean gertatu da (% 6,4); izan ere, 2014an eta 2015ean aurreko urteetan baino biktima gutxiago izan ziren.
2013tik 2017ra tratu txarrak jasan dituzten emakumeen kopuruetan gorakada handienak Asturiasen (% 38,5) eta Errioxan (% 33,9) eman ziren; jaitsierarik handienak, ostera, Nafarroan (% 7,8), Extremaduran (% 4,4) eta Gaztela eta Leonen (% 0,6).
2017an, mila emakumeko biktima tasarik handienak Andaluzian, Valentzian eta Murtzian izan ziren, 1,9 ratioarekin. Kontrako aldean, Euskadik ratiorik txikiena izan zuen 0,7 batekin, ondoren Kataluniak (0,8) eta Galiziak (1,0).
Etxeko indarkeriari dagokionez, iaz 332 biktima izan ziren EAEn babes-agindu edo kautelazko neurriekin, 2016an baino % 8,1 gehiago eta duela bost urte (2013) baino % 23 gehiago. 332 pertsona horietatik, 105 gizonak ziren eta 182 emakumeak.
Espainian 6.909 kasu izan ziren, aurreko urtean baino % 0,7 gehiago eta 2013an baino % 2,1 gutxiago. 4.313 biktima emakumeak ziren, eta 2.596 gizonezkoak.