Gizartea -
Arrigorriaga
Gizon bat atxilotu dute, 35 anbulantziaren sutearekin zerikusia duelakoan
Antza denez, atxilotuak ez du loturarik konpainiak bizi duen lan egoerarekin.
eitb.eus
Ambuiberica Bizkaiko anbulantzien kontzesionario berriaren ibilgailuen ia laurden bati su eman zioten Arrigorriagan. Astelehen arratsaldean gizon susmagarri bat atxilotu zuen Ertzaintzak gertakariekin zerikusia duelakoan, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Ertzaintzak ez du operazioa bukatutzat eman, eta ikerketak zabalik jarraitzen du; ondorioz, atxiloketa gehiago egitea ez dute baztertu.
Dirudienez, atxilotuak ez du loturarik konpainiak bizi duen lan egoerarekin. Suteak lan gatazkarekin zerikusirik ez duela ziurtatu zuten Ambuibericak eta sindikatuek.
Gertakariak maiatzaren 12an jazo ziren, Ambuibericak zerbitzua martxan jarri baino ordu batzuk lehenago. Enpresa kontzesionario berriak langile guztiak subrogatu zituen, horregatik gertatutakoa lan gatazkaren ondorioa izatea baztertu zuten ikertzaileek.