Gizartea -

"Beldur Barik"

Genero indarkeriaren aurkako kanpaina babestu du Jaurlaritzak

Eudelek, Emakundek, Jaurlaritzak eta hiru aldundiek jarri zuten martxan egitasmoa abenduaren 25ean, eta gazteek indarkeria sexista atzematea zuen xede.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10.250 euroko diru-laguntza emango dio Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Udalen Erakundeari (Eudel) "Beldur Barik" sentsibilizazio kanpainaren gastuei aurre egiteko. Azaroaren 25ean, Emakumeen Indarkeriaren Aurkako egunean martxan jarri zuten egitasmoa.

Eudelek, Emakundek, Jaurlaritzak eta hiru aldundiek jarri zuten martxan egitasmoa abenduaren 25ean, eta gazteek indarkeria sexista atzematea eta horri aurre egiteko tresnak ematea zuen xede.

Artea, gazteak eta indarkeria matxista ardatz zitutzten hitzaldiak eskaini zituzten eta lehiaketa artistiko bat antolatu zuten. 16 eta 26 urte arteko bostehun gaztek baino gehiagok hartu zuten parte txapelketan eta, guztira, 90 lan aurkeztu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea