Gizartea -

Obrak

Donostiako Maria Kristina zubiaren berriztapen-obrak aurten hasiko dituzte

Lanek 762.000 euroko aurrekontua dute, eta zubiaren dekorazio eta eskultura elementuak moldatzea izango dute helburu.

Maria Kristina zubia, Tabakalerako eraikinetik. Iturria: EFE
Maria Kristina zubia, Tabakalerako eraikinetik. Iturria: EFE
Maria Kristina zubia, Tabakalerako eraikinetik. Iturria: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Maria Kristina zubiko berriztrapen-obrak urtea amaitu aurretik hasiko dira, 762.000 euroko aurrekontuarekin.

Donostiako Udalak astelehen honetan ohar batean azaldu duenez, Udal Gobernuak astearte honetan onartuko du azpiegitura honen birgaikuntza lanak eta elementu apaingarrien garbiketa egiteko proiektua.

Lanak zubiaren dekorazio eta eskultura elementuak moldatzea izango du helburu, ondarea "errespetu osoz"  tratatuz, horretan “inolako aldaketarik egitea” ekiditeko.

Ernesto Casco hiriko alkate-tenienteak esan duenez, gune horretan denbora luzez egindako obren osteaan, autobusen geltokiarekin eta zubiaren urbanizazio lanekin, elementu apaingarriak zikindu egin ziren. Lanak azaroaren lehen hamabostaldian hasi daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako azken albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak