Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bikotekidea ohia hil eta bere buruaz beste egin du, Badajozen
Oraindik informazio gutxi dagoen arren, emakumeen aurkako indarkeria kasu dela konfirmatze badute, Extremaduran aurten izan den lehen kasua izango litzateke.
Erredakzioa
Gizon batek ustez bikotekide ohia hil du, Badajozen, tiro egin ostean. Ondoren, ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du, Gobernuaren Extremadurako Delegazioak adierazi duenez.
Iturri horrek adierazi duenez, oraindik informazio gutxi dagoen arren, emakumeen aurkako indarkeria kasu dela konfirmatze badute, Extremaduran aurten izan den lehen kasua izango litzateke.
Gertakaria gaur goizeko bederatzietan izan da hiriburuko Ricardo Carapeto kalean. Polizia bertaratu egin da.
Hildakoen bizilagunek adierazi dutenez, ustezko hiltzaileak euskal jatorria eta 60 urte inguru ditu. Biktima, berriz, marokoarra zen eta 35 urte inguru zituen.
Horrez gain, gertakaria erasotzailearekin zuen zortzi urte inguruko alaba eskolan utzi ostean etxera itzuli denean izan dela azaldu dute; izan ere, erasotzailea zain zuen.
Tiro egin ostean, gizonezkoak bere burua laugarren pisutik bota du, eraikinaren barnealdeko patiora. Zaratak ohartarazi ditu bizilagunak.