Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emaztea hil eta Poliziarengana jo du, Bartzelonan
Ustezko erasotzailea goizeko lehenengo orduan joan da polizia-etxera, eta emaztea hil duela aitortu die agenteei.
Erredakzioa
Gizon batek Santa Maria de Palautorderan (Bartzelonan) emaztea hil duela aitortu eta bere burua Udaltzaingoaren polizia-etxean aurkeztu du, Mossos d''Esquadrako iturriek zabaldu dutenez.
Gizona 06:00ak aldera agertu da Sant Celoniko Udaltzaingoaren egoitzan eta emaztea hil duela onartu du; geroago poliziek baieztatu dute hala izan dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea